Zer eman diezazukegu Ama Yogan?

Yoga sistema holistikoa da, hau da, maila guztiak lantzen ditu, eta onura handiak ekarriko dizkizu zure ongizate fisikorako eta mentalerako. Zure praktika egokia aukeratzen baduzu, lagundu egingo dizu estresa gutxitzen eta zure gorputzaren erritmoez eta beharrez gehiago jabetzen, inguruko munduarekin harmonia eta barne-oreka lortzeko. Azken batean, yogak erakutsiko dizu zure maisu jakintsuenari entzuten: zeure gorputzari.

Onura fisikoak

Onura fisikoak
  • Malgutasuna handitzen du.
  • Giharrak eta hezurrak indartzen ditu.
  • Gorputza moldatu eta oxigenatzen du.
  • Sistema endokrinoa eta neurologikoa estimulatzen ditu.
  • Arnasa hobeto hartzen erakusten du.
  • Zahartzea atzeratzen du.
  • Zenbait egoera fisikok sortutako mina arintzen laguntzen du.
  • Arrisku kardiobaskularrak murrizten ditu.
  • Energia eta bizitasuna ematen ditu.
  • Sistema immunologikoa, digestio-sistema
    eta arnasketa-sistema lantzen ditu.

Onura mentalak

Onura mentalak
  • Buru-argitasuna ematen du eta kontzentrazioa errazten du.
  • Estresa gutxitzen du.
  • Burua arintzen eta antsietatea bideratzen laguntzen du.
  • Pentsamendu positiboa izaten laguntzen du.
  • Hobeto lo egiten laguntzen du.
  • Autoestimua handitzen du.
  • Depresioari aurre egiten dio.