Niretzat, drainatze linfatikoarekin hasi zen bide hau

Nire yoga zentroarekin hasi baino lehen, masajista gisa lan egin nuen drainatze linfatikoaren diziplina berezian. Zirkulazio-sisteman aplikatzen den masaje-teknika bat da, eta sistema linfatikoa estimulatzen laguntzen du, mugimendu motel, leun eta zehatzen bidez. Onura estetikoak edukitzeaz gain, kirurgien ondoriozko konplikazio linfatikoak arintzeko eta edema traumatikoak tratatzeko ere erabiltzen da drainatze linfatikoa.

ZER EMANGO DIZU DRAINATZE LINFATIKOAK AMA YOGAN?

  • Toxinak eta hondakin-substantziak ezabatzen ditu.
  • Zure immunitate-sistema babesten du bakterioen eta birusen aurrean.
  • Likidoen atxikipena ezabatzen laguntzen du.
  • Eragin lasaigarria du minaren aurka.
  • Hantura murrizten du.
  • Lasaigarria denez, oso gomendagarria da estres-uneetan.
  • Azala hobetuko zaizu. Drainatzeak odolaren zirkulazioa errazten duenez, lagundu egiten du poltsarik eta zimurrik ez sortzen.