Yoga haurdunentzat

Haurdunaldian sentitu nuen zentro hau martxan jartzeko bultzadarik handienetako bat. Benetan uste dut yoga dela haurdunentzako ariketarik onenetako bat. Izan ere, inpaktu txikiko jarduera izateaz gain, yogak lagundu egingo dizu zure haurrarekin konexio are bereziagoa izaten, gehiago jabetuko baitzara zure gorputzaz.

ZER EMANGO DIZU KLASE HONEK AMA YOGAN?

  • Zure muskulu-tonua handituko da; horrek lagundu egingo dizu pisu handiagoa hartzen duzunean, eta erditzeko prestatuko zara.
  • Gorputz-jarrera hobetuko duzu, eta bizkarreko min gutxiago izango duzu.
  • Txikiaren oxigenazioa erraztuko da, bai ariketaren baita arnasketa kontzientearen bidez.
  • Nerbio-tentsioa arintzen lagunduko dizu, oso jarduera lasaigarria baita.

· Hobeto egingo duzu lo, yoga lagungarria da muskuluak erlaxatzeko baita fluktuazio mentalak ere, horrela lasaiago sentitzeko

Gure Yoga

Gure estilo paregabea. AMA YOGAren diziplina esklusibo honetan, bat eginik aurkituko dituzu bai haurdunentzako yogarik onena, bai yoga terapeutikoa eta bai nik nire prestakuntzarekin eta praktikarekin lortu ditudan ezagutza guztiak. Ongizaterako bide horretan, zure burua lasaitzen eta zure gorputzari entzuten ikasiko duzu praktika paregabe honekin; eta bizi-kalitatea hobetu nahi duen edonorentzat da egokia.

ZER EMANGO DIZU KLASE HONEK AMA YOGAN?

  • Helburua da ondo sentitzea; zure gorputza eta gorputz horrek dituen aukerak ezagutzea. Eta, hala, zeure burua pixka bat hobeto ezagutzea.

Yoga terapeutikoa

Zer da, zure ustez yoga egitea? Lurrean eseri eta ezinezko asanak egitea bakarrik dela uste al duzu? Ba, hori baino askoz ere gehiago da yoga. Zure barrualdearekin kontaktuan jartzea da kontua. Yoga Terapeuta gisa, benetan diotsut askoz ere gehiago hurbil zaitezkeela yogara asana errazekin, zure barrurantz begiratzeko, eta ez hainbeste kanporantz. Horretarako, geure gorputzari edo geure izateari buruzko pertzepzioa hobetzen lagunduko diguten tresnak erabiliko ditugu: aulkiak, pilotak edota beste elementu batzuk. Yoga egiteko modu arin hori aproposa da zuretzat, baldin eta adinekoa bazara, mugikortasun urriko pertsona bazara edo lesio baten ondoren edo erditu ondoren errehabilitazioa egiten ari bazara, edo zure bizitzan une bereziki estresagarriak bizitzen ari bazara.

ZER EMANGO DIZU KLASE HONEK AMA YOGAN?

  • Lagundu egingo dizu malgutasuna, koordinazioa, mugikortasuna eta gorputz-jarrera egokia hobetzen.
  • Zure gorputzaz kontzientzia handiagoa hartuko duzu.
  • Tentsioak askatuko dituzu eta artikulazioak lubrifikatuta mantenduko dituzu.

Hipopresiboak

Low Pressure Fitness (LPF) sistemaren bidez landuko ditugu hipopresiboak. Teknika hipopresiboan inspiratuta dago, eta stretching miofasciala, posturaren berreziketa, arnasketa eta buruaren mobilizazio dinamikoa konbinatzen ditu. Neuroheziketaren metodologia aurrerakoienean oinarrituko gara gero zuekin lantzeko.

ZER EMANGO DIZU KLASE HONEK AMA YOGAN?

  • Muskulatura abdomino-perinela indartzea.
  • Gorputzaren jarrera hobetzea.
  • Askotariko herniak saihesten laguntzea (abdominalak, baginalak…).
  • Arnas parametroak erregulatu edota hobetzea.
  • Ihesaldien sintomak saihestu edota hobetzea.
  • Presio intra-abdominalaren kudeaketa hobetzen laguntzea.
  • Faktore baskularrak handitu eta erregulatzea.
  • Lesio artikular eta muskularrak saihestea.
  • Babes lunbar-pelbiko eraginkorra edukitzea.
  • Edozein eragiketa fisikorekin bezala, ongizatea eta plazerra.