Olatz Berasategi

Yoga Terapeuta Tituluduna

Kaixo! Ni Olatz naiz, Ama Yogako zure bidelaguna.

Madrilen unibertsitateko ikasketak egiten ari nintzela topo egin nuen yogarekin. Lehen unetik maitemindu ninduen, eta orduz geroztik nire bizitzaren parte bihurtu da.

Are gehiago, duela 8 urte nire bizitzaren norabidea aldatu zuen yogak. Nire betiko lanarekin ez nintzen asebeteta sentitzen, eta une jakin batean yoga irakasle izateko ibilbidea hasi nuen.

Amatasuna izan zen egun Ama Yoga den proiektu honetako sugarra. Ama izateko gogoak bultzatuta, eta horren gainean asko hausnartu ondoren hartu nuen betiko lana uzteko erabakia. Eta haurdun geratu nintzen. Haurdunaldiarekin batera jaso nuen lehen formakuntza, eta ama izateak sugar hori itzali ez ezik, hauspotu egin zuen: Ama Yoga piztu zen.

Urte guzti hauetan ikasten eta formatzen aritu naiz, eta yogarekin lotutako askotariko eskolak jaso ditut. Eta bide honek ez du bukaerarik; etengabeko ikasketa baita hau: formakuntzetatik hasi eta zuengandik jasotzen dudan jakintzaraino.

Ama Yogan ikusiko dugu elkar.

Ibilbidea

  • 2016ko otsaila: Drainatze linfatikoa, M. Jesus Gomez Lago fisioterapeutarekin.
  • 2016ko urria: Yoga Integraleko formakuntza Mahashakt Yoga Eskolan
  • 2017ko urria: Yoga Haurdunaldian, Teresa Puigekin
  • 2017ko uztaila: Drainatze linfatikoa, Lukai eskolan.
  • 2017ko uztaila: Kiromasajea, Lukai eskolan
  • 2018ko iraila: Hatha Raja Yoga formakuntza, Shiva & Shakti Yoga Eskolan
  • 2018ko urria: Haurdunaldia Yogaren Begietatik, Teresa Puigekin
  • 2018ko urria: Umeentzako yoga irakasleen formakuntza, Yoga & Kidsen.
  • 2019ko urria: Meditazio eta Mindfullnessen irakasle espezializatua, Escuela Internacional de Yogan.
  • 2019ko urria: Nyasa Yoga Nidra-n formakuntza, Ezequiel Anguizolarekin.
  • 2020ko martxoa: Yoga Terapeutikoko formakuntza, Pranamasana Yoga Eskolan.
  • 2021ko urtarrila: Doula Izan eta Laguntzeko formakuntza, Somos Doulas Formación-en. 
  • 2022ko apirila: Ariketa Terapeutikorako Anatomia, Fisiologia eta Patologia Fisiom Eskolan.
  • 2022ko urria: Miofaszial Sistema Fisiom Eskolan.
  • 2022ko urria: Low Presure Fitness (LPF, Hipopresiboak). Lehen maila.
  • 2022ko urria: Yogaren filosofian formakuntza, Naren Herrerorekin.
  • 2022ko abendua: Zoru pelbikoa eta Haurdunaldia. Anatomia, Fisiologia eta Patologia, Fisiom Eskolan.
  • 2023ko urtarrila: Low Presure Fitness (LPF, Hipopresiboak). Bigarren maila.
  • 2023ko ekaina: Low Pressure Fitness (LPF, Hipopresiboak). Hirugarren maila.
  • Ikasten: Kate Muskularrak eta Emozioak, Fisiom Eskolan.

Entzuiguzu